Home | Suntsiketa Konfidentziala

SUNTSIKETA PROZESUA:

6 URRATS SOILETAN DOKUMENTUAK SEGURTASUN HANDIENAREKIN SUNTSITUKO DIRELA JAKITEAK EMATEN DUEN LASAITASUNA IZANGO DUTE GURE BEZEROEK.

ONTIME. MUNDUA BIZKORTZEN DUGU

DOKUMENTU SUNTSIKETA KONFIDENTZIALA

Gure Suntsiketa Konfidentzialeko Zerbitzu Nazionalak indarrean dagoen lege araudia betetzen du segurtasun arloan (15/1999 DPBLO, abenduaren 13koa) eta ingurumen arloan (22/2011 Hondakin Legea, uztailaren 28koa).

DOKUMENTUAK BILDU ETA SUNTSITZEKO ZERBITZU PUNTUALA:

Gure bezeroek zerbitzu hau eskatzen dute artxiboak eta dokumentazioa pilatu zaienean.

  • Zerbitzuaren berariazko aurrekontua.
  • Gure langileek, behar bezala legeztatuta eta egiaztatuta, berehala eramango dizute dokumentazioa.
  • Berehala birrinduko dira DIN 32757 Arauan ezartzen diren 3 eta 4 mailen arabera.
  • Hondakina birziklatu egingo da ondoren.
  • Suntsiketa ziurtagiria jaulki eta bidaliko da.
  • Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak zerbitzua egin baino lehenagoko datan izenpetuko dira: suntsiketa konfidentzialaren zerbitzuaren bermea.

DOKUMENTU BILKETA ETA SUNTSIKETA ZERBITZU ERREGULARRA:

Dokumentuak ziur suntsitzen direla bermatzeko eskatzen dute zerbitzu hau gure bezeroek.

  • Dokumentuak etengabe gordetzeko segurtasun ontziak.
  • Gure langileek berriro ipiniko dituzte ontziak, bezeroak esandako maiztasunarekin Espainiako edozein lekutan.
  • Edukia berehala birrinduko da DIN 32757 Arauan ezartzen diren 3 eta 4 mailen arabera.
  • Hondakina birziklatu eta ingurumenerako tratatuko da ondoren, baimendutako hondakin-kudeatzaile baten bidez.
  • Suntsiketa ziurtagiria hilero jaulki eta bidaliko da, eguna, kiloak, zatikiaren tamainarik handiena eta erabilitako elementuak aipatuta.
  • Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak zerbitzua egin baino lehenagoko datan izenpetuko dira: suntsiketa konfidentzialaren zerbitzuaren bermea.

SUNTSIKETA PROZESUA:

6 URRATS SOILETAN DOKUMENTUAK SEGURTASUN HANDIENAREKIN SUNTSITUKO DIRELA JAKITEAK EMATEN DUEN LASAITASUNA IZANGO DUTE GURE BEZEROEK.

GURE AHOLKULARIEN BISITA

Bezeroaren beharrak zehazten ditugu eta egin beharreko zerbitzuaz, instalatu beharreko ontzi kopuruaz eta motaz, bilketa maiztasunaz eta suntsiketa tipologiaz aholkua ematen diogu. Instalazioen irisgarritasuna ere egiaztatzen dugu.

AURREKONTUA

Egin beharreko zerbitzuaren berariazko aurrekontua egiten dugu, aldagai guztiak barne hartuta, bezeroak behar duen informazio guztia aurretiaz izan dezan.

AKORDIOA

Egin beharreko zerbitzuaren baldintza guztiak idatzita ematen dizkiogu geure bezeroari. Akordio horrek datuak babesteaz, segurtasunaz eta ingurumenaz indarrean dauden arauak betetzera behartzen gaitu, bezeroaren bermea da, eta zerbitzua amaitzean jaulkitzen dugun suntsiketa ziurtagiriaren osagarri da.

BILKETA ETA GARRAIOA

Aurretiaz bezeroarekin hitzartutako egunean, gure pertsonalak, behar bezala egiaztatuta eta uniformearekin, agiriak eta gainerako informazio euskarriak jasoko ditu. Langile horiek eurek eramango dute jasotakoa zuzenean gure suntsitze eta birziklatze plantetara ibilgailu itxietan; horrela datuen segurtasuna bermatzeko eta horien eraldaketa, galtzea edo baimenik gabe tratatu edo ikustea saihesteko behar diren neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartzen dituzte. Gure pertsonalak biziarteko konfidentzialtasun akordio bat izenpetzen du.

SUNTSIKETA

Gure bezeroen informazio euskarri guztiak berehala birrintzen dira gure plantan, birrintze eta enbalatze prozesu mekaniko baten bitartez, ondoren ezin ezagutu eta berreraikitzeko moduan, DIN 32757 Arauan ezarritako 3 eta 4 mailen arabera.

ZIURTAGIRIA JAULKITZEA

Garraiatutakoa suntsitu ondoren, gure Baldintza Orokorren osagarri den ziurtagiri bat jaulkitzen dugu. Gainera, gure bezeroek prozesuaren trazabilitatea dute, une oro euren bidalketen egoeraren berri izateko.

Lankide:
Ministerio de Industria