Home | Zerbitzu Gida | Ontime Courier

ONTIME COURIER / Zerbitzuak

LOCAL URGENTE

Zure dokumentuak eta pakete txikiak urgentziaz jaso eta ematen ditugu, bai hirigunean bai hiri handietako aldirietan.


Gure Courier plataforma espezializatuta dago POD edo emate agiriaren jarraipena egiten, zerbitzua tokian-tokian GPRS bidez kontrolatuta, bidalketaren trazabilitatea denbora errealean egiaztaturik bezero bakoitzarentzako gako pertsonalizatuez baliatuaz gure webgunean.


Eskaeraren unetik zerbitzua hirigunean gehienez ordubete eta erdian egiteko konpromisoa hartzen dugu, eta probintziako gainerako helmugetan bi orduan.


Gaur egun lehen enpresa gara zerbitzu honetan, gidari uniformedunak ditugu, ibilgailu flota propioa, eta GPS bidez une oro lokalizatzeko aukera.

NAZIONAL URGENTEA

Ontimek zerbitzu sorta zabalena eskaintzen du, eta lurralde nazionaleko edozein helmugatarako bizkortasunaren eta aurrezkiaren artean modu orekatuan hautatzeko aukera ematen du.


  • Ontime 8:30 H. Biharamunean lanaldia hasi aurretik ematen dira oso urgenteak diren eta ezin itxaron dezaketen bidalketa guztiak. Penintsulako zerbitzu honek probintzia hiriburuetarako bakarrik balio du.
  • Ontime 10:00 H. Biharamunean 10:00 baino lehen ematen da penintsulako lurralde guztian, zerbitzuaren baldintzen arabera garraio kostuaren itzulketa bermatuta. Zerbitzu honek probintzia hiriburuetan eta lurralde nazionaleko guneetan balio du kilometro distantziaren arabera.
  • Ontime 14:00 H. Biharamunean 14:00 baino lehen ematen da penintsulako probintzia hiriburuetan edo Ontime bulegoa duten helmugetan.
  • Ontime 19:00 H. Jaso den egunaren biharamunean ematen da lurralde nazionalaren gainerako eremu guztian.

AIREZ ATERIK ATEKOA

Egun berean ematen da. Bezeroak eskatzen duenera egokitzen gara. Urgentziarik handienarekin kudeatu behar diren bidalketetarako irtenbidea.

BALIZA ZERBITZUA

Eguneroko joaneko/etorriko zerbitzua, hitzartutako jasotze eta ematea duena. Edozein helmuga nazionalerako bizkortasunaren eta aurrezkiaren arteko hautapen orekatu bat da.

MULTISOBRE ZERBITZUA

Penintsulako edozein lekutara dokumentazioa segurtasun eta denbora bermerik handienekin eta merke bidali behar duten bezeroentzat pentsatutako zerbitzua da.


Sistema berritzaile honek aurrez ordaindutako poltsak ditu 48 x 36 cm-ko luze-zabalekoak, eta, horietan, behar den dokumentazio guztia sar daiteke.

Lankide:
Ministerio de Industria