Home | Zerbitzu Gida | Ontime Bermeak

ONTIME BERMEAK

ERANTZUKIZUNA ETA ASEGURATZEA

Zerbitzu eta helmuga batzuetarako Ontimek garraio kostuak itzultzeko berme edo kalte-ordain bat eskaintzen du, aukeratutako estalduraren arabera aldatu daitekeena. Horietako bakoitza bere baldintzetan edo aseguru etxeak Ontimerekin batera jaulkitzen duen polizan araututa dago.

BERMEAREN MODALITATEAK

LGAL (Lurreko Garraioa Antolatzeko Legea)


Ontimek egiten dituen banaketa zerbitzuetan garraiatutakoaren kalte edo galtzearen ardura bere gain hartzen du bost euro eta laurogeita hamabi zentimoraino kilogramoko (5.92 €/kg) bidalketa edo espedizio bakoitzeko, beti ere salgaiaren benetako balioraino. Aseguru modalitate hori bezeroaren tarifetan sartuta dago.


Poliza industriala


Ontimek bere gain hartzen ditu garraiatutako bidalkinen kalte edo galtzeak, bezeroak kontratatutako kantitateraino, baldin bezeroak bere gain hartzen badu hileko fakturan sartuko zaion aseguruaren jasanarazitako kostua, bidalketaren prezioaren ehuneko honenbestean.


Poliza irekia


Ontimek bere gain hartzen ditu arrisku orotarako bidalketen kalte edo galtzeen ardura, gehienezko kopuru jakin bateraino bidalketa edo espedizio bakoitzeko. Asegurua hileko fakturan sartuko da, eta salgaiaren balio adieraziaren ehuneko honenbestekoa izango da (gutxieneko fakturazio batekin).


Salgaiak Biltegiratzeko poliza


Bezeroaren salgaiak biltegiratzeko asegurua, sarrera eta irteera bitarte baten barruan, batez besteko bilkin bat ezarrita salgaiaren arabera. Aseguruak jarduera logistikoen salneurriaren gaineko ehuneko honenbesteko bat zorduntzea ekarriko du fakturan.



Lankide:
Ministerio de Industria