Home | Nor Garen | Historia

NOR GAREN

HISTORIA
LAN FILOSOFIA
ZERBITZUAREN IRISMENA



ERAGINKORTASUNA GAUZAK
PENTSATU BEZALA GERTA
DAITEZEN LORTZEA DA

ONTIME. MUNDUA BIZKORTZEN DUGU

HISTORIA

Ontime 1991ean sortu zen garraio eta mezularitza agentzia baten zerbitzuak emateko. Bilakaera, beti gorantz bai lanpostuetan bai baliabideetan, etengabea izan da. Konpainia handiei garraio eta logistika zerbitzuak ematera bideratu gara.

1998an merkataritza lerro berriak sortzea erabaki genuen gure zerbitzuak hobetu eta etorkizunerako egokitze aldera; zerbitzu urgente pertsonalizatuetan espezializatu ginen, bai maila nazionalean bai nazioartekoan.

Courier plataforma horrek indarra ematen dio ibilgailu espezializatuekin osatzen den beste bati, Zama plataformari, eta horrela gure eskaintza bezeroaren beharretara doitzen dugu eskularrua eskuari bezala.

2002an Logistika Atala eratu zen eta 2004an gure Zama Osoen plataforma sortu genuen.

2009an gure Bidaiari Garraioaren plataforma sortu zen, eta horrela, garraioari eta logistikari dagokionez, zirkulua itxi egin genuen. Azken batean, zerbitzu pertsonalizatua duen logistika operatzailea sortu dugu, izan ere berrikuntza garrantzitsua sektorean.

Eta 2013an amets bat egia bihurtu genuen: gure Enplegu Zentro Bereziarekin elkartu ginen, lanpostu kopuru handia sortzeko aukera ireki genuen eta pertsona desgaituak lan mundura hurbildu genituen.

Gizarte erantzukizun korporatiboan ditugun politiken eremuan urrats berri bat da, etorkizunerako prestatzen ari garen ONTIME FUNDAZIOA giltzarri izango duena.

Gaur egun, eta gure bezeroen konfiantzari esker, lehen konpainia izatea lortu dugu logistika integralean, merkatuko zerbitzu zorro handiena eta 500 profesional baino gehiago dituena. Lurralde nazional guztian dihardugu, eta mundu guztian gaude garraio eta logistika enpresa nagusiak lankide ditugulako.

Lankide:
Ministerio de Industria