Home | Zerbitzu Gida | Gizarte Erantzukizuna

GIZARTE ERANTZUKIZUNA

ENPLEGU ZENTRO BEREZIA

Ontime taldeak garatzen dituen gizarte erantzukizuneko politikak, bai gizarte bai ingurumen gaietan, integrazioa inplementatzera bideratuta daude bere ekoizpen eta merkataritza prozesu guztietan eta interes taldeekiko harremanetan: bezeroak, hornitzaileak, langileak eta akziodunak.


Gure enpresaren estrategiaren barruan jokaera zuzenak sartzen ditugu etengabeko ikaskuntzan, lanaren antolaketan, aukera berdintasunean, gizarteratzean eta garapen iraunkorrean.


Enplegu Zentro Berezi gisa gure operazioak diseinatzerakoan helburu guztiak desgaitasun mota ezberdineko pertsonek egin ahal izatea bilatzen dugu:


  • Merkatariak
  • Teleoperatzaileak
  • Administrariak
  • Suntsiketa plantako langileak
  • Bideko bilketan diharduten langileak
  • Ikuskatzaileak eta laguntzaileak

Ontimen gure pertsonala hautatu eta euren egitekoen alderdi erabakigarri guztietan prestatzen dugu, euren eginkizunak errendimendu osoz eta bezeroaren asebetetasun handienarekin egin ahal ditzaten.


Gure diziplina arteko taldeak pertsonal guztiaren lanaren etengabeko jarraipena egiten du, une oro gure enplegatuen laneko segurtasuna bermatzeko.


Gure bezeroek elbarriak gizarteratzeko legea betetzeko Enplegu Zentro Berezi batean kontrataturiko hautazko neurri gisa jaso ditzakete gure zerbitzuak, horrela gure pertsonala, bezeroak eta lankideak indartzen dituen gizarte funtzio bat beteaz.


Etorkizunean lan hau guztia gure Ontime Fundazioaren bitartez kudeatuko da, 2015ean sortuko baita, eta horrek berme guztiak erantsiko dizkio.

KALITATE POLITIKA

Ontimeren politika da bere bezeroen asebetetasun mailarik handiena eta etengabeko hobekuntza ziurtatzea, enpresak ezarritako kalitate helburuak beteaz; horretarako erabaki hauek aplikatzeko konpromisoa hartu du:


  • Kalitatea kudeatzeko sistema bat zehaztu, ezarri eta egunean mantentzea; Kalitatearen Eskuliburuan jasotzen da.
  • Enpresari kalitatea eta ingurumen kudeaketa ziurtatzeko behar dituen giza baliabideak eta baliabide teknikoak ematea.
  • Enpresaren barruan lan giro mesedegarria sortzea, pertsonala prestatuaz eta talde lanera bultzatuaz.
  • Kalitatea kudeatzeko sistema etengabe berraztertzen dela ziurtatzea, berrazterketa tekniko bat erraztuko duten eta hobetzen lagunduko duten barne ikuskapenen bitartez.
  • Antolakundearen lanean heldutasun mailak hobetzea, autoebaluazio ereduen bitartez.
  • Bezeroaren beharkizunak zehaztu eta betetzea haren asebetetasuna bilatzeko, kontrataturiko zerbitzuen hobekuntzan egunez egun jardunaz.
  • Gure enplegatuakan ardurak euren esku utzi ahal izateko trebetasunak eta euren jardueren autokontrola garatzea.
  • Hornitzaileekin eta bazkideekin elkarrentzako onurazkoa izango den harremanean kalitate maila handia lortzea.
  • Ontimeren barne komunikazio sistema antolakundearen maila guztien arteko transmisio bide aktibo gisa erabiltzea.

INGURUMENA KUDEATZEKO POLITIKA

Ontimeren ingurumena kudeatzeko politika, enpresak jarritako helburuak betetzera bideratuta dago, baina enpresako estamentu guztiak tarteko direla eta erabaki hauen konpromisoa hartuta:


  • Enplegatuei langune seguru eta osasungarri bat ematea.
  • Osasun publikoari eta ingurumenari kalterik ez egiteko moduan jardutea instalazioetan.
  • Ekoizkin guztiak modu seguruan erabili eta manipulatu daitezkeela ziurtatzea.
  • Ingurumenaz indarrean dauden lege eta araudi guztiak eta enpresak sinatzen dituen konpromisoak betetzea.
  • Interesatuta dauden alde guztiak gure jarduerei buruzko elkarrizketa batean sartzea.
  • Kutsadura hobetzeko eta aurrea hartzeko konpromisoa.
  • Gure ekoizkin eta lehengaien balizko arriskuren batek eragin liezaiekeen pertsonak berehala ohartarazi eta jakitun jartzea, eta hartutako babes neurrien berri ematea.
  • Komunitateak gure ekoizkin eta zerbitzuetatik sor litekeen edozein arrisku nabarmen ulertzen eta kudeatzen laguntzea.
  • Enplegatu guztiei ingurumenarekiko jarduerak edo ekintzak kudeatzeko eta aplikatzeko tresnak eta prestakuntza ematea.
  • Ingurumenaren esparruan ardurak garatzen laguntzea.


Lankide:
Ministerio de Industria