Home | Bezeroaren Arreta | Maiz Egiten Diren Galderak

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK (FAQ)

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DUGU?

Gure bezeroen bidalketen (bai dokumentazioa bai paketeria) mezularitza, garraio eta logistika zerbitzuetan maila nazionalean eta nazioartekoan bezeroen asebetetasuna lortzea da gure lana. (Zerbitzu Gida)

LEHIAKORRAK DIRA TARIFAK?

Gure tarifak zure lan bolumenari egokitzen saiatzen gara (oraingo merkatuaren arabera), horrela zure merkataritza interesak gureekin koordinatzen ahalegintzen gara.

NOLA ESKATUKO DUT ZERBITZU BAT?

Hainbat modu dituzu:


NIRE BIDALKETEN KONFIDENTZIALTASUNA

Ontimek zure bidalketa guztien konfidentzialtasuna ziurtatzen dizu, izan ere hori da gure dohain nagusietako bat, itxiera bortxaezineko poltsekin egiten baitugu lan eta, jakina, indarrean dagoen legea beteaz.

ONTIME PERTSONALA

Gure pertsonala prestatuta eta kualifikatuta dago edozein dokumentazio mota garraiatzeko eta kudeatzeko; gainditu egin dute hasierako hautaketa prozesua, sektorean osoena dena, bai maila psikologikoan bai lanean hasi aurreko prestakuntzan.

ONTIME INSTALAZIOAK

Ontime argi eta garbi kalitatera orientatutako enpresa bat da, gure bezeroei arreta pertsonalizatua ematen die eta etengabe hobetzen ditu lan prozesuak eta zerbitzu prestazioa helburu hori lortzeko. Horretarako beti egon behar dugu gaindimentsionatuta, bestela ezin gintezke egon gauden kalitate parametroetan.

LURRALDE MAILA

Ontimek lurralde nazional guztian eta mundu osoan ditu ordezkaritzak eta agenteak, zuek edozein lekutara egin ahal ditzazuen bidalketak.

NOLA KONPONDU NIRE ZALANTZAK

Ontimek bezeroaren arreta zerbitzu bat du zure zerbitzura, 902 20.20.28 telefonora deituta edo orrialde honen bitartez.

ONTIME TRATUA

Ontimerako bidalketa bakoitza bezero berri bat da.

TRAZABILITATEA

Orrialde honen bitartez edo baita telefonoz ere zure bidalketaren egoeraren berri izan ahalko duzu denbora errealean.

KALITATE BERMEA

Ontimek zure bidalketak ondo enbalatu eta manipulatzeko behar diren baliabide guztiak jartzen ditu zure esku. Gure pertsonalak helmugara fidagarritasun osoz eta egoera onenean hel daitezen manipulatuko ditu zure bidalketak.

GORABEHERAK

Zure bidalketarekin gorabeheraren bat izanez gero, gure Bezeroaren Arreta Sailera jo beharko zenuke, irtenbidea ahalik eta arinen bilatu diezazugun.

LARUNBAT ETA JAIEGUNAK

Bezeroaren arreta ordutegian eskatzen baduzu zerbitzua (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 19:30era), Ontimek eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egin ahal izango dizkizu zerbitzuak.

Lankide:
Ministerio de Industria